Samsung enpresak Erain-Eskibel ikastetxeak aukeratu ditu Samsung School Roadshow berrikuntzarako jardunaldiak egiteko gune bezala. Ekintza berritzaile hauek aurkeztu diren ikastetxe bakarrak dira Gipuzkoan.

Jardunaldi hauek Eskibel ikastetxean egin ziren autobus batean abenduaren 15 eta 16an, gela mugikorra balitz bezala. Gela hau eskenatoki praktikoa izan zen Gipuzkoako ikastetxeetako irakasle, ikasle eta arduradunei hainbat aplikazio erakusteko hezkuntza munduko espezialisten eskutik lan saioetan parte hartuz.

Bi egun hauetan zehar saio interesgarriak entzun ahal izan genituen. Ikasleen gaitasun digitalak nola aztertu edota nola egin lana inguru ziur batean; gelan tabletak erabiliaz. Bestalde, ikasleek itsasoaren hondoan zehar bidaiatu zuten errealitate birtualaz baliatuz, aldi berean gainerako ikasleekin informazioa elkarbanatuz edota beren jakinduria aberastu bakoitzak bere tableta erabiliz aldi berean.

Samsung School proiektuak teknologia berrien abantailak hezkuntzara hurbiltzea du helburu, ikasleek ikaskuntzan erabil dezaten. Zabaltze eta formakuntza lan hau garatzeko, autobus bat ikasgela birtual bihurtu dute eta Espainiako hainbat hiritan ikasle eta irakasleei klaseak ematen dizkiete.