Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, Udako Ikastaro zoragarria izan genuen Eskibel-en. Hainbat jarduera egin genituen eta igeri eta paddleerako trebetasunak hobetu genituen irakasle onenekin!

San Fermineko egunean zezenen aurrean korrika egin dugu, kafearekin margotu dugu, gure zentzuekin jolastu dugu, kamisetak apaindu ditugu, urarekin esperimentuak egin ditugu… Gainera, asko jolastu dugu eta kirola ezberdinak landu ditugu. Ariketa asko egiteko denbora izan dugu!

Laburbilduz, oso dibertigarria izan da Udako Ikastaroa. Beste ikastetxe batzuetako umeak ezagutu ditugu eta, denon artean, primeran pasatu dugu.